lunes, 31 de marzo de 2014

PINTXO LEHIAKETA

Kaixo, gustatu al zitzaizkizuen beste egunean igo genituen artikuluak?
Gaurkoan, aurreko unitatean egin genuen pintxo lehiaketa nola joan zen esplikatuko dizuegu:
Hasteko, etxetik osagaiak ekarri genituen pintxoa osatzeko. 30 minutu eman zizkiguten. Bakoitzak bere ideiak eta sekretuak jarri zituen pintxorik orijinalena sukaldatzeko.
Pintxoak prestatu eta gero, 4. mailako ikasleak eta andereñoak izan ziren lehiaketako epaileak. Bi irabazle atera ziren: zapore onenari bata; eta bestea, itxura onenari.
Azkenik, lehiaketa bukatu eta gero bakoitzak bere pintxoa jan zuen. Bikain atera ziren pintxoak eta primeran pasatu genuen.

Ea animatzen zareten zuek ere pintxo lehiaketa bat antolatzera!


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario