lunes, 31 de marzo de 2014

NESKATO MEXIKARRAREN HITZALDIA

Gaur goizean, gure maisu Asierrekin , neska indigena baten hitzaldia ikusi eta entzun dugu ordenagailuan. Oso interesgarria iruditu zaigu: bere herrialdeaz, bakeaz, familiaz eta abarrekoen inguruaz hitz egiten zuen.
Baita ere Mexikoko jai tradizionalak ospatzen jarraitzea oraingo teknologiekin baina lehengo ohitura eta errespetuarekin.
Ikusi nahi baduzue hemen daukazue bideoa:

HELEN KELLER

En lengua castellana también, hemos aprendido muchas cosas. En todos los temas tenemos siete u ocho documentos. En este tema, en el documento número cinco aparece una biogafría que nos ha parecido muy interesante, y queremos compartirlo con vosotros.

HELEN KELLER



Helen Keller era una mujer excepcional. Nació el 27 de junio de 1880 en Alabama, Estados Unidos.  Estuvo una temporada con una enfemedad muy fuerte y estuvo a punto de morir, y por causa de la enfermedad se quedó ciega, sorda y muda.
Helen era una niña muy animada, no se desanimaba facilmente y empezó a explorar el mundo usando sus otros sentidos: con el sentido del tacto, tocaba todas las cosas que estaban alrededor de ella, y era capaz de saber en qué parte del jardín estaba olfateando las diferentes plantas.
A los seis años fue a la escuela de ciegos y le enseñaron el sistema Braille.
Cuando tenía 10 años, aprendió a hablar y a los 18 fué a la universidad.
En la universidad, Anne Sullivan, su profesora, permaneció durante mucho tiempo junto a su alumna.
Helen aprendió mucho y escribió libros y se hicieron películas sobre su vida.
Y por desgracía murió el 1 de junio de 1968.

¿A qué os ha parecido interesante? Aquí teneís el trailer de la película.



KAKOFONIAK


Dakizuenez, ingurunen, zentzumenen gaia ibili gara lantzen; eta zentzumenen barruan entzumenarekin esperimentu batzuk egin ditugu.

Aurrekoan kakofonia batzuk entzun genituen eta zuen buruei galdetuko diezue: zer demonio da kakofonia bat? Ba zera da: esistitzen ez diren gauzen hotsak. Irudirik gabeko bideo batzuk igo ditugu blogera zuentzat. 



PUNTILLISMOA

Puntillismo teknika lantzen ari gara plastikako ostiraleko saioan.
Puntillismoa objektu eta koloreak puntu txikiez adieraztean datza. Puntiilismoa margolari inpresionistek sortutako teknika da, baina besteak baino era egokiagoan erabili zuten argiaren moldaera.
Argazki batzuk eta bideo bat ekartzen dizkizuegu adibide modura.
Ea animatzen zareten zuek ere puntillismoaren teknika erabiltzen zuen margo lanetan.












PINTXO LEHIAKETA

Kaixo, gustatu al zitzaizkizuen beste egunean igo genituen artikuluak?
Gaurkoan, aurreko unitatean egin genuen pintxo lehiaketa nola joan zen esplikatuko dizuegu:
Hasteko, etxetik osagaiak ekarri genituen pintxoa osatzeko. 30 minutu eman zizkiguten. Bakoitzak bere ideiak eta sekretuak jarri zituen pintxorik orijinalena sukaldatzeko.
Pintxoak prestatu eta gero, 4. mailako ikasleak eta andereñoak izan ziren lehiaketako epaileak. Bi irabazle atera ziren: zapore onenari bata; eta bestea, itxura onenari.
Azkenik, lehiaketa bukatu eta gero bakoitzak bere pintxoa jan zuen. Bikain atera ziren pintxoak eta primeran pasatu genuen.

Ea animatzen zareten zuek ere pintxo lehiaketa bat antolatzera!


 

jueves, 27 de marzo de 2014

PUZZLEA


Lortu dugu Asierri apustua irabaztea. Osatu dugu puzzlea. Asierrek aste santua baino lehenago ezetz bukatu bota zigun erronka; eta hara, bukatu dugu. Hori bai, pieza baten bat galdu dugu bidean. Gustora aritu gara gabonetan jaso genuen atlasa osatzen. Agertzen den irudia kartografia zahar bat da: XVII. edo XVIII. mendekoa, eta guztira 1000 pieza bere lekuan jarri behar izan ditugu. Orain, ea marko polit bat aurkitzen diogun eta gelan eskegitzen dugun. Behean duzue osatutako puzzlearen argazki bat.




miércoles, 19 de marzo de 2014

MUSIKAREN HISTORIAREN MARRA KRONOLOGIKOA




5. unitatean zentzumenak lantzen ari gara. Horietako bat entzumena da. Gizakiok soinuak eta zaratak entzuten ditugu. Ondorioztatu dugu zarata desatsegina dela eta soinua atsegina. Baina batzuentzat zarata dena beste batzuentzat soinua. Horretarako esteka bat sortu dugu, bertatik musikaren historian bidaiatu dezakegu, eta aro desberdinetan entzuten zen musikaz gozatu.


lunes, 17 de marzo de 2014

SHARK BAIT



Gaur goizean liburutegiko saioan Raing Bouneko, hau da, eskubideen aurkako jarrerak eta intolerantzia gaitzesteko plataforman Shark Bait filma ikusi dugu. Posible baduzue Virginiak egindako galderak erantzun filma iksui ondoren.


GALDERAK:

  • Gertatu al daiteke hori hemen?
  • Zer sentituko zenuke hori egingo balizute?
  • Zer egin daiteke horrelako jarrerak konpontzeko?

LABURPENA:

Erlend asko sufritzen ari da ikastolan, bere anaia homosexuala delako. Bere irakaslea ez dago ondo arduratua gai horrekin, eta Erlendek ez du lagunztza eskatzen. Harrapaketetara jolastu ondoren, eraso umilagarri bat edukiko du. Erlend-en anaiak ere asko sufrituko du txikia denean, eta babesteko borrokatu egin behako du bere anaiak.
Erlenden iritziz, bere anaiak konpondu beharko luke bere arazoa, indarkeria eata mendekua erabiltzen.

Egun batean bere anaiak mina egiten dion mutiko bat harrapatuko du. Zer gertatuko da?

IRITZIA:

Astelehenean liburutegian “Shark Bait” pelikula ikusi genuen. Pelikula tristea iruditu zitzaigun baina ikustea gomendatuko genizueke, denak eskubide berdinak eduki behar ditugula erakusten digulako.

TRAILERRA:



ARGAZKI HISTORIKOEN BILDUMA



Kaixo berriro ere,oraingoan beste argazki batzuk diugu, baina irudi hauek ez dira ikusmen jokoak, argazki historikoak dira. Ea nolakoak iruditzen zaizkizuen... zer pentsatua ematen dute.


HISTORIAKO ARGAZKIRIK ZAHARRENEN BILDUMA



Blogera igo dugun bideo honetan ikusi ditzakezue gizakiaren historian atera ziren lehen argazkiak. XIX. mende erdialdekoak dira, eta lantzen ari garen gaiarekin lotura zuzena dutenez, hau da, ikusmena eta argiarekin, interesgarria iruditu zaigu. Asmakizun izugarrizkoa izan zen argazkigintza: denbora argiaren bidez ehizatzea.





viernes, 14 de marzo de 2014

IKUSMEN JOKOAK

Kaixo lagunak, ikasturte honetan ez dugu oraindik ezer igo blogera eta 5. gaia aproposa iruditu zaigu honetarako. Zentzumenekin lotutako gaia ikasten ari gara, eta hemen irudi batzuk ditugu zuen ikusmen gaitasuna frogatzeko. Ondo pasa eta zorte on.





 Ikusmen jokuak