miércoles, 4 de junio de 2014

EKOSISTEMAK ETA FILMAK

EKOSISTEMAK ETA FILMAK

6. unitatean ekosistema ezberdinak lantzen egon gara. Ekosistemak ezberdinak agertzen diren filma batzuen zerrenda bat jaso dugu hemen. Espero dugu tartea aurkituko duzula guztiak ikusi eta gozatzeko.


EKOSISTEMA AFOTIKOA


TUNDRA, TAIGA ETA INDLANSIS


OIHAN TROPIKALA


TAIGA


ALPINOA


BASO ETA LAUTADA


SABANA


BASO KONTINENTALA


OIHAN AFRIKARRA


ERREKA


LAUTADA AMERIKARRA


DESERTUA


ITSASAZALEKO EKOSISTEMA


OIHAN AMAZONIARRA


OIHAN AMAZONIARRA


lunes, 2 de junio de 2014

HARKAITZ CANO "SAN FRANCISCOTIK ITURBURURA"

HARKAITZ CANO "SAN FRANCISCOTIK ITURBURURA"

Bosgarren mailako hirugarren hiruhilabetean aukera izan dugu liburutegiko Virginiaren saioa ezberdin bat izateko. Idazle bat ezagutu nahi genuen, urtero idazle bat etortzen baita bere lanaz hitz egitera ikastolara. Baina aurten era ezberdin batean egin nahi genuen topaketa, eta aprobetxatuz Harkaitz Cano idazlea Asierren laguna dela eta estatu batuetako San Franciscon dagoela denboraldi bat pasatzen, skype bitarteko elkarrizkieta bat egitea pentsatu genuen. Hala era ez zen posible izan azken momentuan konexioa eten zelako. Hala ere guk galdera grabatu genituen eta berak hurrengo egunean beste bideo batez erantzun zizkigun. Asko eskertzen dugu Harkaitzek eskaini digun denbora eta bere inguruan hilabete hauetan egindako lana hemen partekatu nahi dugu zuekin, eta irakurri ditugun bere liburuak zuei gomendatu.

BIOGRAFIA

Harkaitz Cano Lasarten jaio zen 1975ean. Donostiko EHUn zuzenbidea ikasi zuen arren, literaturari emanda bizi izan da beti. Nobela, poesia eta saiakera landu ditu, baina narrazio labura du genero kuttun. Komiki, irrati eta ikusentzunetako gidoilari gisara aritu da eta Hanif Kureiski eta Allen Ginsberg itzuli ditu euskarara. Askotariko artista eta musikariekin aritu da kolaborazioan. Alemanera, Grezierara, Errusierara, Inglesera, Galegora eta Gaztelerara itzuliak izan dira Harkaitzen liburuak.




BIBLIOGRAFIA

POESIA
Kea behelainopean bezala
1994, Susa
Norbait dabil sute-eskaileran
2001, Susa
Dardaren interpretazioa
2003, Olerti Etxea
POESIA - NARRAZIOA
Paulov-en txakurrak
1994, Erein
NARRAZIOA
Radiobiografiak
1995, Elkar
Telefono kaiolatua
1997, Alberdania
Bizkarrean tatuaturiko mapak
1998, Elkar
Neguko zirkua
2005, Susa
Hipotesiak gordinkeriaz
2007, Argia
NOBELA
Beluna jazz
1996, Susa
Pasaia blues
1999, Susa
Belarraren ahoa
2004, Alberdania
Twist
2011, Susa
NOBELA GRAFIKOA
Piztia otzanak
2008, Ikastolen Elkartea
KRONIKA
Piano gainean gosaltzen
2000, Erein
SAIAKERA
Zinea eta literatura. Begiaren ajeak
2008, Elkar
Txalorik ez, arren
2014, edo!

LIBURUEN AZALAK

HAUR LITERATURA











HELDU LITERATURA




















LIBURUTEGI SAIOETAN IRAKURRI DITUGUN HARKAITZEN LIBURUEN SINPOSIAK


LESTERREN LOGIKA: Lesterren logika oso logikoa da, baina batzuetan ez dator bat besteen logikarekin. Bere ustez ez da existitzen jende normala, bereziak baizik, baina ez gara anormalak. Lesterren arazoak logika ez izatetik datoz. 

ITSASOA ETXE BARRUAN: Jorgeren etxeko sukaldea urdina da, eta berak itsasoa dela uste du. Jorgek pareta arrainez margotzen du eta lurra koralez. Amak ezabatu egiten du, baina Jorgek arrainak lo daudela esaten du. Hurrengo egunean, ikastolatik bueltan zetorrenean sukaldea arraro xamar zegoen, zer gertatuko zaio sukaldeari?

OMAR DENDARIA: Omar Senegaletik etorri zen lan bila, eta berak denda bat zabaldu zuen. Bere dendan denetik zuen, Kutz jauna eta Naroa beti bere dendara joaten ziren egunkaria eta ogia erostera. Egun batean Omarren dendatik etortzen, aitonak zuhaitza moztera zihoaztela ikusi zuen, asko haserretu eta geldiarazi zituen.

SORGIN MODERNOA: Egun batean ikastolara joaten andereñoak esan zuen:
-Bihar iñauteriak dira, denok mozorrotuta etorri behar zarete.
Jorgeri  bere lagunek zertaz joan behar zen galdetu zioten. Beraiek esan zioten sorginez joan behar zirela.
Jorge etxera heldu zenean bere amak esan zion:
-Begira Jorge pailazo jantzia erosi dizut.
Jorgek erantzun zuen:
-Nik ez nahi dut pailazos mozorrotu, sorginez mozorrotu nahi dut.
Jantzia prestatzen hasi ziren, erratza hartzera joan ziren eta jauzi egin zen eta apurtu zen erditik.
Zer eramango du Jorgek erratza ez badauka?


HARKAITZI EGIN DIZKIOGUN GALDERA BATZUK (NOLA GRABATU ETA BIDALI DIZKIOGUN)

Zergatik joan zara San Franciscora? Eta zertara?

Bizkor ohitu zinen hango tenperatura, bizitza, ohitura...eta abar?

Zeren inguruan inspiratzen zara idazteko?

Zer tokik inspiratzen zaitu gehiago liburuak idaztea? San Franciscok edo Euskal Herriak?

Zergatik otu zitzaizun idazten astea?

Zer prozesu erabili zenuen itsasoa etxean liburua idazteko?

Zergatik ipini duzu sorgin modernoaren ipuinean haize bolada   bat egunean bertan eguzkia bazegoen?

Zergatik jarri duzu zuhaitz baten historia Omar dendariaren liburuan?

Nola bururatu zitzaizun  sorgin modernoaren liburuan erratzaren ordez aspiragailu bat erabiltzea?

Zer metodo erabiltzen duzu liburuak idazteko?

Zergatik jarri zenion itsasoa etxe barruan izenburua eta ez liburuan agertzen den bezala basamortua etxe  barruan?

Zein idazlek inspiratu zizun idaztera?

Zelan bururatzen zaizkizu hain izen arraroak Omar dendariaren ipuinean, adb: Kuintuz jauna...

Zaila egiten zaizu umeen liburuak egitea?

Zergatik liburuetako gurasoek dira hain ipurterreak? Adb: itsasoa etxe barruan.

Nola bururatu zitzaizun, ume batek itsaso bat edukitzea etxean?

Konforme al zaude egindako marrazkiekin?



lunes, 31 de marzo de 2014

NESKATO MEXIKARRAREN HITZALDIA

Gaur goizean, gure maisu Asierrekin , neska indigena baten hitzaldia ikusi eta entzun dugu ordenagailuan. Oso interesgarria iruditu zaigu: bere herrialdeaz, bakeaz, familiaz eta abarrekoen inguruaz hitz egiten zuen.
Baita ere Mexikoko jai tradizionalak ospatzen jarraitzea oraingo teknologiekin baina lehengo ohitura eta errespetuarekin.
Ikusi nahi baduzue hemen daukazue bideoa:

HELEN KELLER

En lengua castellana también, hemos aprendido muchas cosas. En todos los temas tenemos siete u ocho documentos. En este tema, en el documento número cinco aparece una biogafría que nos ha parecido muy interesante, y queremos compartirlo con vosotros.

HELEN KELLER



Helen Keller era una mujer excepcional. Nació el 27 de junio de 1880 en Alabama, Estados Unidos.  Estuvo una temporada con una enfemedad muy fuerte y estuvo a punto de morir, y por causa de la enfermedad se quedó ciega, sorda y muda.
Helen era una niña muy animada, no se desanimaba facilmente y empezó a explorar el mundo usando sus otros sentidos: con el sentido del tacto, tocaba todas las cosas que estaban alrededor de ella, y era capaz de saber en qué parte del jardín estaba olfateando las diferentes plantas.
A los seis años fue a la escuela de ciegos y le enseñaron el sistema Braille.
Cuando tenía 10 años, aprendió a hablar y a los 18 fué a la universidad.
En la universidad, Anne Sullivan, su profesora, permaneció durante mucho tiempo junto a su alumna.
Helen aprendió mucho y escribió libros y se hicieron películas sobre su vida.
Y por desgracía murió el 1 de junio de 1968.

¿A qué os ha parecido interesante? Aquí teneís el trailer de la película.



KAKOFONIAK


Dakizuenez, ingurunen, zentzumenen gaia ibili gara lantzen; eta zentzumenen barruan entzumenarekin esperimentu batzuk egin ditugu.

Aurrekoan kakofonia batzuk entzun genituen eta zuen buruei galdetuko diezue: zer demonio da kakofonia bat? Ba zera da: esistitzen ez diren gauzen hotsak. Irudirik gabeko bideo batzuk igo ditugu blogera zuentzat. 



PUNTILLISMOA

Puntillismo teknika lantzen ari gara plastikako ostiraleko saioan.
Puntillismoa objektu eta koloreak puntu txikiez adieraztean datza. Puntiilismoa margolari inpresionistek sortutako teknika da, baina besteak baino era egokiagoan erabili zuten argiaren moldaera.
Argazki batzuk eta bideo bat ekartzen dizkizuegu adibide modura.
Ea animatzen zareten zuek ere puntillismoaren teknika erabiltzen zuen margo lanetan.